XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez degu uste galduko danik. Ondo zetozen.

- Baiña ezbear bat izan dute.

- Ugiñak arrapatuta, bat eraman die itxasora.

- Bizia edo illa ura ezin arrapaturik geratu dira atzera.

- Gaur ere badegu orduan dolua Ondarrabi.

- Bai, noski, zoritxarrez. Itxaso onekin ura bizirik arrapatzen zailla izango da.

- Besteak bederenik etorriko balira....

Bete-betean sartu zan enbata.

Ango txistu ta orruak, tximist eta trumoi-otsak! Arresi gaiñetik aidatzen ziran ugiñak kaian.

Lotutako ontziak ere etzeuden noski seguru.

Eraman nai zituen. Baiña arraintzaleak segurutik ikusi zuten.

Ordu bete baiño len ozkarbi zegoen, eta itxasoa paketua.

Egoatik jotzen zuen berriro aizeak.

Emengo enbata asko olakoak dira.

Baiña ekaitz ori pasa arte, arraixku txarrekoa.

Ari gogor egingo zion ontzirik etzegoen Ondarrabia'n.

Palta zan bakar arek zer egin ote zuen?.

Enbata pasa ondoren, ontzietara sartuta ekarritako arraiak ateratzen ari zirala, etzan besterik entzuten: - Olako palta dan bakar orrek, zer egin ote du?.

Oraindik Ondarrabi'ko kaian bazegoen larria.

- Ez bada beste kairen batera sartu, txiki milla puska egiña izango da.

- Intxaur-axal auek nola eutsi bear diote itxas gaizto orri? Ori beste eusgarririk ez du arraintzaleak-eta.

- Orduan badegu gaur ere gure kaian negarra - zioten berriro.

- Bai. Ori ondo sartzen bada ere, bat urak eraman du-ta.